XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gauza handiak gertatzen diren egun horietako bat zen hura.
Gertatu zena zera izan zen: zaintzailea, bere ustez, ziur zegoela tigreei haragi gordin pusketak bota ondoren, kaiolako atea giltzaz itxi zuela: baina handik pixka batera, garrasi beldurgarri bat entzun zen:
- Tigre batek ihes egin du!
Eta halaxe zen, kaiolatik kanpora zegoen marra horidun animalia, jauzika hasteko prest.
Jendea korrika abiatu zen alde batera eta bestera.
Denek ihes egin zuten, han txoko batean tigrearengandik oso hurbil zegoen neskatila bat izan ezik.
- Zaude geldi-geldi!
- Zer egin dezakegu?
- Goazen poliziari deitzera!
- Ez, suhiltzaileei!
- Deitu Pippi Kaltzaluzeri!
Orduan tigrearengana joan, berarengandik bi metrora pikotxean jarri eta honela deitu zion:
- Mixintxo, mixintxo, mixintxo!